"Lehen eskola-eguna da eta Brunak lagun berri asko egin ditu. Guztien izenak gogoratu nahi ditu, gero aitonari banan-banan aipatzeko. Eta horretarako, zer hobe abesti bat baino? Brunaren abestia ipuinaren bidez, egileak Alzheimerra zer den eta zer ondorio dituen azaldu nahi die haurrei, era samur eta oniriko batean. "